156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu gehikuntzak sortzeko espedientea. Hasierako onespena

Murillo El Cuendeko Udalak 2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu gehikuntzak sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batean, 2001eko azaroaren 27ko osoko bilkuran. Hona hemen laburturik:

Aurrekontuko aldaketak (3.).

Kontusaila: 1 121 224. Izena: aseguruetako saria. Zenbatekoa: 80.000 pezeta.

Kontusaila: 1 121 22603. Izena: juridikoak. Zenbatekoa: 600.000 pezeta.

Aldaketak, guztira: zenbatekoa: 680.000 pezeta.

Finantzaketa iturriak:

Kontusaila: 1 951 46604. Izena: Kontzejuetako transferentziak, inbertsioak. Zenbatekoa: 633.958 pezeta.

Kontusaila: 1 11202. Zenbatekoa: hirilurraren gaineko kontribuzioa. Zenbatekoa: 46.042 pezeta.

Finantzaketa iturriak, guztira: zenbatekoa: 680.000 pezeta.

Diruzaintzako gerakinen kontura: 0 pezeta.

Hori guztia egin da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraikiz, espediente hau jendaurrean egonen da udal idazkaritzan 15 egun baliodunetan, nahi duten guztiek aztertu eta, behar izanez gero, egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea, berriz, betetzat.

Murillo el Cuenden, bi mila eta bateko abenduaren lauan. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: A0112663