156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2001eko azaroaren 29ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa, hirigintzako agiriak izapidatzeko tarifak ukitzen dituena. Orobat, eta egungo legeekin bat, erabaki zuen jendaurrean egonen dela hilabetez.

Bidezko alegazioak udal bulegoetan aurkeztuko dira, jendea hartzeko ohiko orduetan.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Beriainen, bi mila eta bateko abenduaren lauan. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0112661