156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F I T E R O

Udalaren Hirigintza Planaren jendaurreko epea luzatuta

Fiteroko Udalak, 2001eko urriaren 17an egin osoko bilkuran, aho batez honakoa erabaki zuen:

"Bi hilabetez luzatzea udal planaren jendaurreko epea, interesatu guztiek ezagutu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hartara, 2002ko urtarrilaren 9an bukatuko da epea."

Fiteron, bi mila eta bateko urriaren hogeita bian. Alkate udalburua, Manuel Angel Fernández Andrés.

Iragarkiaren kodea: A0112704