156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F I T E R O

Orubea besterentzeko enkante publikoa Fiteron

Fiteroko Udalak, 2001eko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen ondoko hiri finka enkante bidez besterentzea baldintza hauei jarraituz:

653 metro karratuko orubea, Fiteroko 10 B eta 10 C jarduketa unitateetan. Hona hemen orubearen mugak:

Aurrealdean, kale berria; atzealdean, Progecal, S.L; eskuinaldean, Agustín Catalán; ezkerraldean, Progecal, S.L.

Prozedura: enkante publikoa, plegu itxien prozedura erabiliz.

Hasierako prezioa: 6.530.000 pezeta, gehi BEZa.

Agirien aurkezpena: enkantean parte hartzeko proposamenak gutunazal itxian aurkeztuko dira, Fiteroko Udaleko erregistroan, goizeko hamarretatik eguerdiko ordu bata eta erdiak arte, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Fiteroko Udaletxeko bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko zortzi eta erdietan.

Besterentzea arautuko duen baldintzen plegua interesatuen eskura dago Fiteroko Udaletxean.

Fiteron, bi mila eta bateko urriaren batean. Alkate udalburua, Manuel Angel Fernández Andrés.

Iragarkiaren kodea: A0112701