156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

K A S E D A

Obra lehiaketa

Kasedako Udalak, 2001eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, "Tomás, Javiera y Lydia Recari" izena izanen duen hirugarren adinekoen egoitza eta eguneko zentroa egiteko proiektua eta obra hori kontrata bidez adjudikatzeko baldintza administratiboak onetsi zituen. Hona hemen:

Xedea: egoitza eta eguneko zentroa eraikitzea.

Obra egiteko epea: 12 hilabete.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Lizitazioaren aurrekontua: 1.500.640,9 euro (249.685.638 pezeta), BEZa barne.

Behin-behineko bermea (ehuneko 2): 30.012,81 euro (4.993.712 pezeta).

Kontratistaren sailkapena: C taldea, azpitalde guztiak, e) kategoria.

Proposamenen aurkezpena: Kasedako Udaleko erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eguerdiko ordu biak arte.

Proposamen eredua, baldintza administratiboak eta proiektuaren kopia interesatuen eskura daude Udaleko idazkaritzan eta baita Iruñeko Rubio paper-dendan ere, kopiak egitea errazteko.

Kasedan, bi mila eta bateko abenduaren lauan. Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: A0112700