156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F I T E R O

Deialdia, Fiteroko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez eta lan-kontratuarekin betetzeko

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Fiteroko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez eta lan-kontratuarekin betetzea.

1.2. Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen dena Udaleko lan-kontratudun izanen da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

1.3. Lanpostua E mailari dagozkion lansariez hornituko da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan ezarritakoaren arabera, eta, hala behar badu, lanpostuari plantilla organikoan atxikitzen zaizkion ordainsari osagarriez ere bai

1.4. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

1.5. Izendatzen denak lanpostuarekin zerikusia duten eginkizun guztiak eta Udalaren organo eskudunek une oro ematen dizkiotenak beteko ditu.

1.6. Izendatzen den izangaiak Fiteroko udal mugapean bizi beharko du.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetara onartuak izateko, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean:

a) Europako Batasuneko herritarra eta adinez nagusia izatea.

b) Guttienez ere Eskola Graduatuaren titulua, L.H.1ekoa edo baliokideren bat edukitzea.

c) B1 mailako gidatzeko baimena edukitzea.

d) Lanpostuaren eginkizunetarako behar den gaitasun fisiko nahiz psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izana.

2.2. Lanpostua lortzen duen izangaiak, deialdi honen zazpigarren oinarriak xedatzen duen moduan eta epean egiaztatu beharko ditu arestiko baldintzak. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako, baita oposizioaren prozedura osoan eta izendapen eguna arte ere.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskabide horiek I. eranskinean argitaratzen den ereduari beharko zaizkio lotu. Hura udal bulegoetan eskuratzen ahalko da.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Alkatetzak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hamar eguneko epearen barrenean, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, eskabidean eta agirietan okerrik bada, zuzendu.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaiturik, eta horiek ebatzita, alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Fiteroko Udaleko alkatea, Manuel Angel Fernández Andrés jauna.

Ordezkoa: alkateak eskuordetzen duen zinegotzia.

Mahaikidea: Salvador Azagra Muñoz jauna, Fiteroko Udaleko Zerbitzuen Batzordeko burua.

Ordezkoa: Fiteroko Udaleko zinegotzia.

Mahaikidea: Celestino Alvero Yanguas jauna, Fiteroko Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Fiteroko Udaleko zinegotzia.

Mahaikidea: Angel Ramos Ochoa jauna, Fiteroko Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.

Ordezkoa: Fiteroko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu bat.

Mahaikidea: Fiteroko Udalak izendatzen duen teknikaria.

Ordezkoa: Fiteroko Udalak izendatzen duen teknikaria.

Idazkaria: María Moral Gurrea andrea, Fiteroko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bederen bertan ez bada.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzean sor daitezkeen afera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta haiei buruz soilik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6.-Oposizioa nola eginen.

6.1. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALen bidez iragarriko da oposizioa hasteko eguna, 4. oinarrian aipatu den izangai onartu eta baztertuen zerrendarekin batera.

Gainerako probak Fiteroko Udaleko iragarki oholean baizik ez dira argitaratuko.

6.2. Oposizioak aldi hauek izanen ditu:

Lehen ariketa:

Bi proba teoriko egin beharko dira.

Lehen proba teorikoa: Fiteroko historia, toponimia, kale zerrenda eta geografiari buruzko galde sorta bat erantzun beharko da, gehienez ere ordubetean.

Bigarren proba teorikoa: mantentze lanei buruzko galderak erantzun beharko dira, gehienez ere ordubetean.

Lehen ariketaren puntuazioa: gehienez ere 40 puntu, honela banatuak:

Lehen proba teorikoa: gehienez ere 20 puntu.

Bigarren proba teorikoa: gehienez ere 20 puntu.

Baztertuak izanen dira guztira 20 puntu lortzen ez dutenak edo bi proba horietako batean 0 eskuratzen dutenak.

Bigarren ariketa:

Bi proba praktiko izanen dira, ogibide hauetaz:

Lorezaintza, zurgintza, elektrizitatea, igeltserotza eta iturgintza.

Proba hauek egiteko, kalifikatu beharreko gai bakoitzean espezializatutako teknikarien laguntza izanen du Udalak.

Ariketa honetan gehienez ere 50 puntu lortzen ahal dira: proba bakoitzean 25.

Baztertuak izanen dira guztira 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak edo ariketa honetako edozein probatan 0 puntu lortzen dutenak.

Hirugarren ariketa:

Elkarrizketa egin beharko da epaimahaikoekin, gehienez ere ordu erdiz. Deialdi honen xede den lanpostuari dagozkion gaiei buruz ariko dira, eta ariketa honi 10 puntu emanen zaizkio, gehienez ere.

6.3. Ariketa bakoitza zuzendu ondotik, epaimahaiak Udaleko iragarki oholean jarriko du ikusgai proba gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin batera, eta hurrengo ariketa zein egun, ordu eta tokitan eginen den emanen du jakitera.

6.4. Izangaiei deialdi bakarra eginen zaie eta hartara Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

7.1. Epaimahaiak probak gainditzen dituztenen zerrenda igorriko dio Udalari, ateratzen duten puntuazio osoaren arabera ordenatuta, izangai bakoitzak oposizioaren ariketa guztietan ateratako kalifikazioak batu ondotik, baita puntuaziorik handieneko izangaiaren aldeko izendapen proposamena ere. Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da proposamen hori.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren erregistro orokorrean:

a) N.A.N.aren fotokopia.

b) Eskualdeko osasun etxeak luzatutako ziurtagiria, lanpostuan aritzea eragozten dion akats fisiko edo psikiko edo eritasunik ez duela frogatzen duena.

c) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

d) Deialdiko 2.1 puntuan aipatzen direnak.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbertzeko kasuak salbu, arestiko agiriak aurkezten ez dituena ezin izanen da izendatu, eta egintza guztiak deuseztatuak geldituko dira, deialdian parte hartzeko eskabidean egindako faltsukeria dela medio etor dakiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Arestiko lerrokadan azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 atalak aipatzen duen zerrendan ondotik heldu den izangaiak beteko du utzitako hutsunea, eta horrekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8.-Kontratazioa.

8.1. Udalak aitzineko oinarrian ezarritakoa bete duen izangaia kontratatzeko agindua emanen du.

8.2. Izangaiaren izendapena lan-kontratudun gisa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izangai hautatuak kontratua sinatu behar du Udalak horretarako erraten dion egunean. Egun horretan agertzen ez bada, ezinbertzeko kasuak salbu, Udaleko lan-kontratudun izateko eskubide guztiak galduko ditu.

8.4. Izendatuak sei hilabeteko probaldia izanen du. Epe hori iraganik, Udal kontratatzaileak kontrako arrazoirik agertzen ez badu, lan-kontratudun finkoa bilakatuko da ondorio guztietarako.

9.-Errekurtsoak

Deialdi honen osotasunaren kontra nahiz haren oinarriren baten kontra errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan eskumena duen organoari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikziori buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, edo bertzenaz.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.

Epaimahaiaren ebazpen eta egintzen aurka errekurtso arrunta para daiteke.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ...................., adinez nagusia; N.A.N.: ............, sorteguna: ......., sorlekua: ..........., bizilekua: ..............., karrika: ................., zenbakia: ........, posta kodea: ........., telefonoa: ...........

Azaltzen dut, Fiteroko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko ...... eguneko eta ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdiari dagokionez, deialdiko 2. oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbertzez, lanpostu hori betetzeko eginen diren proba horietara onartua izatea eskatzen dut.

Fiteron, 2001eko .........aren ....(e)an

(Sinadura)

FITEROKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA

Fiteron, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Manuel Angel Fernández Andrés.

Iragarkiaren kodea: A0112711