156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko abenduaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fisioterapeuta izateko 3 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2001eko irailaren 24an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fisioterapeuta izateko 3 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2001eko urriaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (126. zk.).

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da, lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 36. artikuluaren 4. atalean xedatutakoari jarraikiz, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezko da, halaber, Langileen Batzordeak epaimahairako izendatu dituen ordezkariak nor diren adieraztea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fisioterapeuta izateko 3 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskin gisa heldu dena, onestea.

Langileen Batzordeak epaimahairako izendatu dituen ordezkariak hauek dira: María Latasa Hernandorena andrea, mahaikide titular, eta Olga Aroz Sabanza andrea, ordezko mahaikide.

2. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren lauan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartuak:

NOAIN INSAUSTI, JONE MIREN

ORTUÑO CARRASCO, LUIS

Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: A0113014