156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hasierako onespena 2001. urteko aurrekontu orokor eta bakarreko aurrekontuko aldaketei

Noain-Elortzibarko Alkatetzak, 2001eko azaroaren 4an eman ebazpenaren bidez, aurrekontuko ondoko aldaketa onetsi zuen:

Kreditu gehikuntza ondoko kontusailean:

45201-62203: "Bidezarra pilotalekuko frontisa eta alboko pareta". Zenbatekoa: 1.828.932 pezeta.

Aurrekontuko aldaketa hori hein batean Diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatuko da, hain zuzen ere, 625.157 pezeta. Horretarako eta, 270/1998 Foru Dekretuaren 37. artikuluari jarraikiz, Kontu-hartzailetzak diruzaintzan aurrekontu aldaketa adinako gerakin likidoa badela ziurtatzen du.

Gainerakoa, 1.203.775 pezeta, eta Kirolaren Kontseilu Nagusiak ekarpenerako konpromisoa baitu, dirusarreren aurrekontuko ondoko kontusailetik finantzatuko da:

-72001 "Kirolaren Kontseilu Nagusiak Bidezarra pilotalekurako emaniko dirulaguntza.

Espedientea interesatuen eskura dago, azter dezaten eta bidezko alegazioak egin ditzaten, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean paratzen denetik aitzina. Erreklamazio edo alegaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko abenduaren bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0112803