156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hasierako onespena 2001. urteko aurrekontu orokor eta bakarreko aurrekontuko aldaketei

Noain-Elortzibarko Alkatetzak, 2001eko azaroaren 4an eman ebazpenaren bidez, aurrekontuko ondoko aldaketa onetsi zuen:

Kreditu gehikuntza ondoko kontusailean:

43200-60101: "Kaleak urbanizatzea, Noainen eta Imarkoainen". Zenbatekoa: 3.556.444 pezeta.

Aurrekontuko aldaketa hori hein batean Diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatuko da, hain zuzen ere, 1.475.649 pezeta. Horretarako eta, 270/1998 Foru Dekretuaren 37. artikuluari jarraikiz, Kontu-hartzailetzak diruzaintzan aurrekontu aldaketa adinako gerakin likidoa badela ziurtatzen du.

Gainerakoa, 2.080.795 pezeta, eta Imarkoiain Kontzejuak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ekarpenerako konpromisoa baitute, dirusarreren aurrekontuko ondoko kontusailetatik finantzatuko da:

--76603 "Imarkoaingo Kontzejuak ekarpena, hilerrirako"hilerrirako. Zenbatekoa: 1.359.944 pezeta.

-75502: "Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, kaleak urbanizatzeko". Zenbatekoa: 720.851 pezeta.

Espedientea interesatuen eskura dago, azter dezaten eta bidezko alegazioak egin ditzaten, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean paratzen denetik aitzina. Erreklamazio edo alegaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko abenduaren bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0112802