156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hasierako onespena 2001. urteko aurrekontu orokor eta bakarreko aurrekontuko aldaketei

Noain-Elortzibarko Alkatetzak, 2001eko azaroaren 5ean eman ebazpenaren bidez, aurrekontuko ondoko aldaketa onetsi zuen:

"NA-5001 errepideko zeharbidea, Imarkoainen" izeneko 43200-60113 kontusaileko kreditua handitzen da, 55.000.000 pezetatan, aurrekontuko ondoko aplikazioetatik finantzatuko dena:

-75517: Nafarroako Gobernuko Herrilan Departamentuak "NA-5001 errepideko zeharbidea"rako emaniko dirulaguntza: 22.840.947 pezeta.

-75518: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak "NA-5001 errepideko saihesbidea"rako emaniko dirulaguntza: 25.727242 pezeta.

-76602: Imarkoaingo Kontzejuak "NA-5001 errepideko saihesbidea"rako emaniko dirulaguntza: 6.431.811 pezeta.

Espedientea interesatuen eskura dago, azter dezaten eta bidezko alegazioak egin ditzaten, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean paratzen denetik aitzina. Erreklamazio edo alegaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko abenduaren bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0112801