156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hasierako onespena 2001. urteko aurrekontu orokor eta bakarreko aurrekontuko aldaketei

Noain-Elortzibarko Alkatetzak, 2001eko urriaren 2an eman ebazpenaren bidez, aurrekontuko ondoko aldaketa onetsi zuen:

"Bidezarra pilotalekuko biltegia, bulegoak, bilkura aretoa eta kontrakantxa" izeneko 45201-62203 kontusaileko kreditua handitzen da, 9.496.225 pezetatan, aurrekontuko ondoko aplikazioetatik finantzatuko dena:

-75516: Nafarroako Gobernuak "Bidezarra pilotalekuko biltegia, bulegoak eta kontrakatxa"rako emaniko dirulaguntza: 700.000 pezeta.

-72001: Kirolaren Kontseilu Nagusiak Bidezarra pilotalekurako emaniko dirulaguntza: 8.796.225 pezeta.

Espedientea interesatuen eskura dago, azter dezaten eta bidezko alegazioak egin ditzaten, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean paratzen denetik aitzina. Erreklamazio edo alegaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko abenduaren bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0112800