156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hasierako onespena, Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren 2001. urteko aurrekontuko aldaketei

Noain-Elortzibarko Udalak, 2001eko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren aurrekontuko ondoko aldaketa berretsi zuen:

Kreditu gehikuntza ondoko kontusailean:

12100 2200100: "Bulegoetako materiala". Zenbatekoa: 500.000 pezeta.

Aurrekontuko aldaketa hori hein batean Diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatuko da. Horretarako eta, 270/1998 Foru Dekretuaren 37. artikuluari jarraikiz, Kontu-hartzailetzak diruzaintzan aurrekontu aldaketa adinako gerakin likidoa badela ziurtatzen du.

Espedientea interesatuen eskura dago, azter dezaten eta bidezko alegazioak egin ditzaten, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean paratzen denetik aitzina. Erreklamazio edo alegaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko abenduaren zazpian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0112799