156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen hau aditzera ematen zaio salatuari, Oscar Iraizoz Urdaniz jaunari, azken helbide ezaguna Jesús Blasco, 6an baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak 445/01 zehapen espedientea izapidatu duela.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2001eko ekainaren 18an, 10:55 aldean, salaketa paratu zitzaion NA-4336-Y ibilgailuari, zamalanetarako eremuan aparkatzeagatik, hartan aritu gabe, Zangozako Merinaldea kaleko 5ean, eta hori arau-hauste larria da 13/92 E.D.aren 91.2.g artikuluaren arabera.

Oscar Iraizoz Urdaniz interesatuari kargu plegua igorrita, Jesús Blasco, 6, Iruñean baitu helbidea, alegazioak aurkeztu zituen behar den moduan eta epean, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen, zeren eta uste baita 13/92 Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorrean argi aipatzen dela zamalanetarako eremuan aparkatzea, hartan aritu gabe, arau- haustea dela.

Beste aldetik, salaketa egin duen udaltzainak berretsi duenez, ibilgailua goizeko 8:00etan ikusi zen leku hartan, 10:55 aldean jarri zitzaion salaketa, leku berean segitzen baitzuen deusetan ari ez zela.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluak 68.2 artikuluarekin bat xedatzen duenari jarraikiz, alkateari 16.000 pezetako zehapena proposatuko zaio, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du, bere alde komenigarri juzgatzen dituen alegazioak aurkezteko eta probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta bateko azaroaren bostean. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: a0111750