156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpenen jakinarazpena

Hona hemen Udal honetako Udaltzaingoak aurkeztutako salaketak jakinarazteko ediktua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, interesatuak ezezagunak izateagatik edo alferrikakoak gertatu direlako modu formalean jakinarazteko saioak.

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Udaltzaingoak egindako salaketak eta dagozkien zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa izan denez, 30/1992 Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Zehapena, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iragaten bada isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, zehapena jarri duen organoari errekurtsoa paratzeko asmoaren berri eman ondotik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Titularra: Begoña Lacalle Múgica. Matrikula: NA-4151-AX. Espedientea: 103/01. Arau-haustea: bidegurutze batean aparkatzea, ikusgarritasuna zaildu eta zirkulazioa oztopatzen zuela, 91.2 artikulua, 13/92 E.D. Tokia: Iturriko kalea, Bentetako ingurubidearekin. Zenbatekoa: 16.000 pezeta.

Burlatan, bi mila eta bateko azaroaren bostean. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0111747