156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko abenduaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko herrilanetako ingeniari tekniko izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2001eko irailaren 10ean emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko herrilanetako ingeniari tekniko izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2001eko urriaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (120. zk.).

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da, lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 36. artikuluaren 4. atalean xedatutakoari jarraikiz, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezko da, halaber, Langileen Batzordeak epaimahairako izendatu dituen ordezkariak nor diren adieraztea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko herrilanetako ingeniari tekniko izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskin gisa heldu dena, onestea.

Langileen Batzordeak epaimahairako izendatu dituen ordezkariak hauek dira: Alejandro de la Fuente Casado jauna, mahaikide titular, eta Ángel Medrano Autor jauna, ordezko mahaikide.

2. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren lauan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartuak:

CORONADO DOMINGUEZ, MIGUEL A.

RUIZ URMENDIA, FRANCISCO

Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: A0113013