156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko abenduaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zundatzaile laguntzaile izateko lanpostu bat, barne igoera murriztuan, oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2001eko irailaren 3an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zundatzaile laguntzaile izateko lanpostu bat, barne igoera murriztuan, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2001eko urriaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (120. zk.).

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, bidezko da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zundatzaile laguntzaile izateko lanpostu bat, barne igoera murriztuan, oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eranskin gisa heldu dena, onestea.

2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunetan, baztertu diren izangaiek erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte eta egindako akatsak zuzendu, halakorik badago.

3. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren lauan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

-Igoera txanda

Onartuak:

TANCO IRIJALBA, JESUS MELCHOR

Baztertuak:

2.a) atalean eskatutako baldintza ez betetzeagatik,

GUINEA CRESPO, ANTONIO

Iragarkiaren kodea: a0113012