148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1293/2001 Ebazpena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kimika Aplikatua Sailerako izotz likidoa egiteko sorgailu bat erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.

1.-Esleipena egin duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.

c) Espediente zenbakia: C0027/2001

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: izotz likidoa egiteko sorgailu bat erostea.

3.-Izapidaketa eta esleitzeko prozedura eta era.

Lehiaketa publiko irekia.

4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

6.430.000 pezeta (38.645,08 euro)

5.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera-lekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)

c) Telefonoa: (948) 16 90 16

d) Telefaxa: (948) 19 96 61

6.-Eskaintzen edo parte hartzeko eskaerak aurkezteko eguna, agiriak eta tokia.

a) Aurkezteko azken eguna: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hogeita seigarren egun naturala, eguerdiko 14:30 baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.

c) Aurkezteko tokia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorra.

Administrazio eta Kudeaketa Eraikina.

Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)

7.-Eskaintzak irekitzeko eguna, ordua eta tokia.

a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar-gela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)

c) Errektoretza eraikineko iragarki oholean jakinaraziko da ekonomi proposamenak zein ordu-egunetan eta non irekiko dituzten, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere. Aurreko konputu hori egin eta ondorioa bada plikak larunbatean ireki behar direla, irekitzeko ekitaldia hurrengo astelehenera geroratuko da.

8.-Iragarkien gastuak.

Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen- hartzailearen kontura ordainduko dira.

Iruñean, bi milako azaroaren hamalauan.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0112156