148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatu epean bidezko oharrak aurkez ditzaten.

Eskatzailea: Textil Cadena, S.A. (2001536). Jarduera: ehungintzako saltegirako jarduera sailkatuaren lizentzia. Tokia: Tafalla, 19.

Eskatzailea: La Espiga Artesana, S.A. (2001537). Jarduera: okindegi, pastel denda kafeontzidun eta eligakaien eta prentsaren saltegirako jarduera sailkatuaren lizentzia.

Eskatzailea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua. (2001543). Jarduera: Nafarroako Ospitaleko G pabilioia berritzeko obretarako jarduera sailkatuaren lizentzia. Tokia: Irunlarrea, 39.

Eskatzailea: María Josefa García Abellán. (2001543). Jarduera: onkidegi, pastel denda kafeontzidun eta edari alkoholdunen saltegirako jarduera sailkatuaren lizentzia. Tokia: Iturrama, 6, beheitia.

Eskatzailea: Roberto Diez Ruiperez (2001544). Jarduera: ibilgailuen tailer mekanikorako jarduera sailkatuaren lizentzia. Tokia: Zelaiak, 1.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0112170