148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Behin betiko onespena, Hirigintzako Udal Planeko Eraikuntzako ordenantzaren 115.4 artikuluko aldaketari

Lesakako Udalak, 2001eko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

"Lesakako Udalak, 2001eko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onestea erabaki zuen Hirigintzako Udal Planeko Eraikuntzako ordenantzaren 115.4 artikuluko aldaketa. Jendaurreko epea ediktuen bidez eman zen aditzera, hain zuzen ere, Udalaren iragarki oholean, Diario de Noticias eta Diario de Navarra egunkarietan (biak maiatzaren 30ean) eta 78. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 27an. Hilabetea eman zuen jendaurrean eta epe horretan ez alegazio bat bakarra ere jaso.

Hortaz, eta 10/94 Foru Legearen 127.2.h artikuluak ezarritakoari jarraikiz, osoko bilkurak aho batez honako hau erabaki du:

1. Behin betikoz onestea Hirigintzako Udal Planeko Eraikuntzako ordenantzaren 115.4 artikuluko aldaketa. Hemendik aitzina, honelaxe geldituko da aipatu artikulua: "Teilatuko estalkia bi urena izanen da. Oinaren azalera 100 metro koadrokoa baino txikiagoa denean, zeramikazko materiala erabili behar da eta teilatuko malda % 40 ingurukoa. Oina 100 metro koadrokoa baino handiagoa denean, malda % 30etik % 40ra bitartekoa eginen da eta estalkiko materiala edozein izaten ahal da, baina betiere gorrixka antzean".

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea, espedientearen kopia batekin."

Lesakan, bi mila eta bateko azaroaren hogeita batean. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A0112191