148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

URM-12 unitatearen xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik (40.etik 47.era bitarteko lurzatiak)

Gobernu Batzordeak erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze, 2001eko azaroaren 6an egin bilkura arruntean:

Ikusirik Maribel Andueza Ruiz andreak 2001eko irailaren 24an aurkeztu xehetasun azterlana (2558 zenbakiko erregistro sarrera), URM-12 unitateko 40.etik 47.era bitarteko lurzatiena, garaiei eta estalkien maldei buruzkoa.

Ikusirik Udalaren zerbitzu teknikoen txostena eta Hirigintzako Batzordeak 2001eko azaroaren 5ean eman irizpena,

Erabaki da:

Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea URM-12 unitateko 40.etik 47.era bitarteko lurzatien xehetasun azterlana, Maribel Andueza Ruiz andreak aurkeztua.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea, 15 egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Hirugarrena.-Hasierako onespenaren erabakia "Diario de Navarra"n, "Diario de Noticias"en eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Laugarrena.-Xehetasun azterlan hau osatzen duten lurzatien gainerako jabeei banan-banan igorriko zaie erabakia, ados dauden ala ez erran dezaten, behin betikoz onetsi aitzin. Aldi berean, ohartarazten zaie ezen etxesaileko jabe guztien artean garaje komuna egitea baztertzen duela proposaturiko azterlanak. Kontrakorik idatziz aurkezten ez bada, Udalak xehetasun azterlanaren alde daudela ulertuko du.

Borzgarrena.-Erabakia interesatuei jakinaraztea, baita Zerbitzu Teknikoei eta Kontu Hartzailetzari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tramiteko egintza denez, ezin da errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean. Hortaz, jakinarazten dizut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, bi mila eta bateko azaroaren hamabortzean. Alkatea, Luis Valero Erro. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112190