148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F A L T Z E S

Aurri egoerari buruzko espedientea

Espediente honetan interesatu ezezagunak eta saiatuta ere jakinarazi ahal izan ez zaienak egon daitezkeenez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Alkatetzaren ebazpen hau, behean adierazitako egunekoa, ematen zaie aditzera:

"Azterturik ofizioz abiarazitako prozedura, higiezin honen kontserbazio egoeraz: Faltzesko Primera Belena Corazón de María kaleko 5 zenbakikoa; 2. poligonoko 575. lurzatiari dagokio, eta Petra Malo andrea, Jesús Torres Martínez jauna eta Faltzesko Udala bera dira jabeak, bakoitzak herena duelarik.

Kontuan harturik eskubide errealen titularrei horren berri eman zitzaiela, 2001/07/18ko datan 87. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ediktua argitaratuz, eta ez dela alegaziorik batere aurkeztu.

Ikusirik Hirigintzako Diziplinaren gaineko Erregelemenduaren 18. artikulua eta hurrengoak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 226. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1,s) artikulua, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Admnistrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 98. artikulua, ordezko betearazpenaz den bezainbatean, eta aplikatzeko diren gainerakoak,

Horiek horrela, ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Higiezin hau osorik aurri egoeran deklaratzea eta haren eraispena xedatzea: Faltzesko Primera Belena Corazón de María kaleko 5 zenbakikoa; 2. poligonoko 575. lurzatiari dagokio, eta Petra Malo andrea, Jesús Torres Martínez jauna eta Faltzesko Udala bera dira jabeak, bakoitzak herena duelarik.

Bigarrena.-Eraispen obrak hasteko epea finkatzea, hau da, bi hilabete. Obrak behar den zuzendaritza teknikoaren gidaritzapean eginen dira, aldameneko eraikinak aztertuta eta eraispena bitartean indarra duten segurtasun neurri guztiak hartuz; behar den hirigintza lizentzia eskuratu beharko dute, aldez aurretik eraispen proiektua aurkeztuta.

Jabeei ohartaraztea ezen, agindutakoa betetzen ez bada, Udalak ordezko betearazpenari ekin diezaiokeela, eta orduan sortzen diren gastuak haien bizkar izanen direla eta horiek ordaintzeko premiamendu bidea erabil lezakeela.

Hirugarrena.-Ezezagunak gertatzen diren interesatuak direnez, jakinarazpen hau egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz".

Ebazpen honen aurka honako errekurtsoetako bat jar daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik. Dena den, aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Faltzesen, bi mila eta bateko azaroaren hamabian. Alkate udalburua, Clemente Amatriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0112189