148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Lizarrako "Julián Romano" Musika Eskolako Udal Patronatua

Deialdia, Lizarrako "Julián Romano" Musika Eskolako Udal Patronatuaren perkusioko irakaslea izateko lanpostu bat, aldizkako lan-kontratu finkoa izanen duena, oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena

Lizarrako "Julián Romano" Musika Eskolako Udal Patronatuaren perkusioko irakaslea izateko lanpostu bat, aldizkako lan-kontratu finkoa izanen duena, oposizio bidez betetzeko uztailaren 18an 2001eko 87. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdiko hautaprobetako ariketa guztiak bukaturik, epaimahaiak, 2001eko azaroaren 16an egindako bilkuran, puntuazio handiena lortu duen izangaiaren alde izendapen proposamena adierazi zuen, hau da: Salez Rodrigo, Carlos.

Izangaiak, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, hogeita hamar egun naturaleko epean, Lizarrako Udaleko erregistro orokorrean deialdiaren 7.3 oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Ezarritako epearen barnean, eta ongi justifikatutako ezinbertzeko kasuak izan ezik, izangaiak aipatu dokumentuak aurkezten ez baditu, ezin izanen da izendatu eta bere jarduketa guztiak baliogabetuak geldituko dira.

Lizarran, bi mila eta bateko azaroaren hogeian. Epaimahiburua, José Andrés Valencia Ciordia.

Iragarkiaren kodea: A0112187