148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Tuterako lorategietarako 2002an landareen hornidura kontratatzeko enkantea

Gobernu Batzordeak 2001eko azaroaren 9ko bilkuran harturiko erabakiaren ondorioz onetsi zen, arestian aipatu hornidura enkante bidez kontratatzea baita horri dagokion baldintzen plegua ere.

Lizitazio honetan parte hartzeko interesa dutenek beren eskaintzak aurkeztu behar dituzte, Tuterako Udaleko erregistro orokorrean, jendea hartzeko orduetan (9:00etatik 13:30ak arte), 13 egun naturaleko epean iragarki hau argitaratzen denetik aitzina.

Lizitazioaren prezioa, gehienez ere, hau da, BEZa barne:

1 zenbakiko lotea: 24.040,48 euro.

2 zenbakiko lotea: 27.646,56 euro.

Parte hartzeko interesa dutenek behin-behineko fidantza pausatu behar dute, honelakoa:

1 zenbakiko lotea: 480,81 euro.

2 zenbakiko lotea: 552,93 euro.

Baldintzen plegua Zerbitzu Kontratatuen bulegoetan biltzen ahalko dira, Herriko Etxeko hirugarren oinean.

Tuteran, bi mila eta bateko azaroaren hamalauan. Bulego Teknikoaren eta Zerbitzu Kontratatuen zinegotzi eskuordea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112186