148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Obra kontratua esleiturik

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, Udaleko Gobernu Batzordeak, 2001eko azaroaren 9ko bilkuran, kontratu hau esleitzea erabaki zuen:

-Kontratuaren xedea: ponpa motordunaren grupoa handitzeko obra, Valdetellasko urak goititzeko, Tuteran (Nafarroa).

-Esleipen bidea: prozedura negoziatua, egunkarietan iragarkiak jarriz.

-Esleipen prezioa: 7.576.931 (zazpi milioi bortzehun eta hiruretan hogeita hamasei mila bederatziehun eta hogeita hamaika pezeta, hots, 45.538,27 euro), BEZa eta gainerako gastuak barne.

-Esleipen hartzailea: Proyectos y Montajes Eléctricos Riojanos, S.L. (Pimer, S.L.).

-Obrak egiteko epea: hiru hilabete, zuinketaren akta sinatu eta biharamunetik aitzina.

Tuteran, bi mila eta bateko azaroaren hogeita batean. Zinegotzi eskuordea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112185