148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Kultur Etxera grada teleskopikoa eta jarlekuak ekarri eta paratzeko lehiaketa irekia, prozedura irekiaren eta presako tramitazioaren bidez esleitzekoa

Milagroko Udalak lizitaziorako deia egin du, Kultur Etxera grada teleskopikoa eta jarlekuak ekarri eta paratzeko kontratua egiteko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz.

-Kontratuaren xedea: Kultur Etxera grada teleskopikoa eta jarlekuak ekarri eta paratzea.

-Esleitzeko prozedura: irekia, presako prozedura.

-Esleitzeko bidea: lehiaketa.

-Kontratuaren aurrekontua: 21.000.000 pezeta (126.212,54 euro), BEZa barne.

-Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Milagroko Udalaren erregistro orokorrean, 13 egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Agindu teknikoen plegua eta administrazio klausulen plegua lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Milagroko Udalaren idazkaritzan.

Milagron, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian. Alkate udalburua, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0112184