148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

963/2001 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Vianako industrialdeko sarbide berria, N-111tik NA-134ra" proiektua jendaurrean egoteko aldia ebatzi eta behin betikoz onesten duena.

"Vianako industrialdeko sarbide berria, N-111tik NA-134ra" proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion eta jendaurrean jarri, Herrilan zuzendari nagusiak abuztuaren 20an emandako 661/2001 Ebazpenaren bidez.

Ebazpen haren bidez hasiera eman zitzaion ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari, eta proiektua jendaurrean jarri zen, bidezkoak ziren ohar eta alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldi bukatu eta ez dela alegaziorik jaso.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Vianako industrialdeko sarbide berria, N-111tik NA-134ra" proiektua jendaurrean egoteko aldia bukatutzat jotzea.

2. "Vianako industrialdeko sarbide berria, N-111tik NA-134ra" proiektua behin betikoz onestea. Kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontua 123.603.862 pezetakoa da (742.874,17 euro), eta lanak 6 hilabeteko epean egin beharko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera eta Vianako Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: a0112261