148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Xehetasun azterlan baten behin betiko onespena

Udalbatzak, 2001eko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, behin betikoz onestea erabaki zuen 22 eta 23. lurzatien eremuari buruzko xehetasun azterlana. Asteraingo udal planeamenduko arau subsidiarioetan hiri lurzorua den UE1.2 unitatea birzatitzeko proiektuaren ondoriozkoak dira aipatu lurzatiak, eta Mercedes San Martín Razquin andreak sustatu du azterlana.

Argitara ematen den egintzaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarkia argitaratzen denetik hilabeteko epean; orobat, administrazioarekiko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilatebeteko epean edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, egintza hau agindu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, bi mila eta bateko azaroaren hamalauan. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0112171