148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko 4. eremuko U.E. 4.3 unitateko hirigintza hitzarmena, Promotora Constructora El Txori, S.L.k sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2001eko azaroaren seian egin bilkuran, agertutako guztiak ados zeudela hasiera batez onetsi zuen Noain-Elortizbarko Udal Planeko 4. eremuko U.E. 4.3 unitateko hirigintza hitzarmena, Promotora Constructora El Txori, S.L.k eta Noain- Elortzibarko Udalak egindakoa. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 141. artikuluarekin bat, jendaurrean egonen da, hamabost egunetan, iragarkia paratuta hala Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean nola Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko azaroaren zazpian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0112163