148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko 4. eremuko U.E. 4.3 unitatea birzatitzeko proiektua, Promotora Constructora El Txori, S.L.k sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2001eko azaroaren seian egin bilkuran, agertutako guztiak ados zeudela onetsi zuen, hasiera batez, Noain-Elortzibarko Udal Planeko 4. eremuko U.E. 4.3 unitatea birzatitzeko proiektua, Promotora Constructora El Txori, S.L.k sustatua. Jendaurrean egonen da 15 egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta ukitutako jabe guztiei banan-banan jakinaraziko zaie, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 161. artikuluan xedatuarekin bat.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko azaroaren zazpian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0112162