148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko 1. eremuko UE 1.7 unitateko xehetasun azterlana, Jesús María Elizondo Etxegiak sustatua. Bidezko bada, hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2001eko azaroaren seian egin bilkuran, agertutako guztiak ados zeudela erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko 1. eremuko U.E. 1.7 unitateko xehetasun azterlana, Jesús María Elizondo Etxegia jaunak sustatua; helburua da lerrokadurak, bolumenak, sestrak eta alderdi formalak definitzea, horiek definituko baitute Noain-Elortzibarko Hirigintzako Udal Planeko 1. eremuko UE. 1.7 unitatean, San Juan kaleko 16an eginen den etxebizitzetarako eraikinaren eraikuntza. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan zabalkuntza handiena duen egunkarian argitaratuko da, hamabost eguneko epean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 119. artikuluarekin eta ondorengoekin bat.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko azaroaren zazpian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0112159