148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

H.A.P.O.ren aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik, Berichitosko U.I. XI unitateko A-2 eta G-2 lurzatietan (aisialdirako baratzeak)

Iruñeko Udalak, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamarrean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

PLE 30-0CT-01 (7/CU)

"Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, erabaki da:

1. H.A.P.O.ren aldaketa puntuala hasiera batean onestea, Berichitosko U.I. XI unitateko A-2 eta G-2 lurzatietan.

2. Delako proiektua jendaurrean edukitzea, hilabatez, eta erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

3. Nafarroako Gobernuari ale bat igortzea, 10/94 Foru Legearen 115.3 artikuluak dioena bete dadin."

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren zazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0111861