148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Milagrosako XIX/O.O.1 eta U.O.3 unitateetako 1-2.1-2.2-3.1-3.2-8 eta 9 luzartiei zerbitzu emateko behar diren azpiegiturak egiteko hirigintza hitzarmena sinatzea

Iruñeko Udalak, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamarrean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

PLE 30-0CT-01 (3-1/CU)

"Ikusirik hirigintza hitzarmena eta horren gainean espedientean dagoen dokumentazioa, eta 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabaki da:

1. Hirigintza hitzarmen hori sinatzea, Milagrosako XIX/O.O.1 eta U.O.3 unitateetako 1-2.1-2.2-3.1-3.2-8 eta 9 luzartiei zerbitzu emateko behar diren azpiegiturak egiteko, hauen artean: batetik, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia, eta bertzetik, Alfredo Martínez Vázquez jauna, Promociones y Construcciones M.J., S.A. enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, eta Julio Sánchez Fernández jauna, Promociones Urniza, S.L. enpresaren izenean eta hura ordezkatuz.

2. Delako hitzarmena jendaurrean edukitzea, hamabortz egun baliodunean, eta erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietariko batean."

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren zazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0111860