148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Sanduzelaiko U.O.1/U.I.VII unitateko P3.2 lurzatia urbanizatzeko hitzarmenaren berrespena

Iruñeko Udalak, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamarrean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

PLE 30-0CT-01 (3-2/CU)

"Jendaurreko epea iragan baita 2001-O8-2ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka inolako alegaziorik jaso gabe, erabaki da berrestea Lucinio Fernández de Lera jaunarekin, Promociones Industriales Uritiasolo, S.L.ren izenean eta ordezkari gisa, izenpetutako hitzarmena, Sanduzelaiko U.O.1/U.I.VII unitateko P3.2 lurzatia urbanizatzeko, espedientean dagoen txosten teknikoari jarraikiz."

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz:

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten den egunaren ondoko hilabetean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren zazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0111859