148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea

Aldaketa hasiera batean onetsirik, betearazpen oinarrietan

Kodes Mendiko Mankomunitatearen batzar orokorrak, 2001eko urriaren 8an egin bilkuran, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2001eko aurrekontu orokor eta bakarraren betearazpen oinarrietan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 196. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan agertzen diren aginduei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek bidezko iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Delako espedientea udal idazkaritzan dago, ineteresatuen eskura, bulego orduetan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Aguilar Kodeskoan, bi mila eta bateko urriaren hogeita seian. Mankomunitateko burua, Carlos Pérez Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: A0111858