148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketak hasiera batean onetsirik Jurramendiko Mankomunitatearen eta hura kudeatzeko sozietateen antolaketaren eta funtzionamenduaren gaineko erregelamenduan eta Uraren ziklo integralaren zerbitzuaren erregelamenduan

Jurramendiko Mankomunitateak, 2001eko azaroaren 9an Lizarrako Udaleko bilkura aretoan egin batzar orokor arruntean, aldaketak hasiera batean onestea erabaki zuen, Jurramendiko Mankomunitatearen eta hura kudeatzeko sozietateen antolaketaren eta funtzionamenduaren gaineko erregelamenduan eta Uraren ziklo integralaren zerbitzuaren erregelamenduan, legeek agindutako quoruma izanik.

Espediente administratiboak interesatuen eskura egonen dira Mankomunitateko idazkaritzan, 30 eguneko epean, hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Jendaurrean edukitzeko aldian erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu ez bada, aldaketa behin betikoz onetsi dela ulertuko da, bertzelako erabaki espresurik gabe, apirilaren 21eko 11/1999 Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeko 49. c) artikuluak ezartzen duenaren arabera.

Lizarran, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian. Mankomunitateburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A011857