148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onetsirik

Jurramendiko Mankomunitateak, 2001eko azaroaren 9an Lizarrako Udalaren bilkura aretoan egin batzar nagusi arruntean, bertzeak bertze, hau erabaki zuen legezko quoruma izanik: hasiera batean onestea entitatearen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espediente administratiboa interesatuen eskura egonen da Mankomunitateko idazkaritzan, 15 eguneko epean, honako hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkez daitezen, hori guztia Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276. artikuluak ezartzen duena betez. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu epea bukatutakoan aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.

Lizarran, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian. Mankomunitateburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A011856