148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2002rako ordenantza fiskalak hasiera batean onetsirik

Jurramendiko Mankomunitateak, 2001eko azaroaren 9an Lizarrako Udalaren bilkura aretoan egin batzar nagusi arruntean, bertzeak bertze, hau erabaki zuen legezko quoruma zuela: hasiera batean onestea Uraren ziklo integralaren zerbitzuari eta Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuari dagozkien 2002rako ordenantza fiskalak eta Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Espediente administratiboak interesatuen eskura egonen dira, Mankomunitateko idazkaritzan, 30 eguneko epean, honako hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkez daitezen, hori guztia Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluak ezartzen duena betez.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu epea bukatutakoan ordenantzak behin betikoz onetsitzat joko dira.

Lizarran, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian. Mankomunitateburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A011855