148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Hasiera batean onetsirik HAPOko 14-3 U.E. unitatearen xehetasun azterlana (Valmayor karrika), Grupo Inmobiliario Jesma, S.L.k sustatua

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2001eko urriaren 11n egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko hirilurzoruko 14-3 U.E. unitateko 1.3 poligonoari dagokion xehetasun azterlana (Valmayor karrika), Grupo Inmobiliario Jesma, S.L. k sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Espedientea Udaleko Hirigintza bulegoan dago interesatuen eskura.

Lizarran, bi mila eta bateko urriaren hogeita bederatzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0111853