148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1485/2001 EBAZPENA, urriaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Adimen Osasuneko IIC zentrorako eraikin bat moldatzeko proiektuaren prestakuntza eta segurtasun eta osasun azterlana esleitzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluari jarraituz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urriaren 26ko 1485/2001 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu duela:

-Kontratuaren xedea: Adimen Osasuneko IIC zentrorako eraikin bat moldatzeko proiektuaren prestakuntza eta segurtasun eta osasun azterlana.

-Esleipen modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Esleipen-hartzailea: Miguel Oliver Ferrer (NAN: 41.403.534-S) eta Ignacio Visiers Guixot (NAN: 72.412.309-Y).

-Zenbateko osoa: 2.475.000 (bi milioi, laurehun eta hirurogeita hamabost mila) pezeta (14.875,05 euro), BEZa barne.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0111960