148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ibilgailu abandonatuei buruzko errekerimenduen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren abandonatutako ibilgailuei buruzko errekerimenduen jakinarazpenak ezin egin izan baitira, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira aipatu jakinarazpenak:

Jabea: Alfredo Echeverría Jiménez. Errege kalea, 32-2.a D. 31110 Noain (Elortzibar). Matrikula: NA-66402.

Jabea: Construnavar, S.L. Abejeras, 30. 31007 Iruña. Matrikula: NA-2743-AB.

Bost eguneko epean ibilgailua ez bada aparkatuta dagoen tokitik kentzen, Udaleko ibilgailuen altxatokira eramanen da.

Ibilgailu hori udal altxatokian dago trafikoko arau-hauste bategatik, ez baitu zirkulazioko baimenik.

Hamabost eguneko epean udal altxatokitik ateratzen ez bada, aldez aurretik bide publikotik kentzeagatik eta altxatokian zaintzeagatik ordaindu beharreko gastuak ordainduta, ibilgailua hiri-hondakin solidotzat joko da eta desegiteko tokira eramanen.

Hori guztia, Trafikoari buruzko Legearen 7.1.1.a) artikuluan eta apirilaren 21eko 11/1999 Legearen 2. artikuluan xedatutakoa betez.

Aipatu epeak kontatzen hasiko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta hurrengo egunetik.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0111819