148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2001eko azaroaren 28koa, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da 2002. urtean Nafarroako Jauregiko bulegoak garbitzeko lanak prozedura irekiaren bidez kontratatzeko espedientea eta presako tramatazioko lehiaketaren bidezko esleipena.

Komunikazio Zerbitzuak lehiaketa-deia egin du 2002. urtean Nafarroako Jauregiko bulegoak garbitzeko lanak kontratatzeko, ondoko baldintza orokorren arabera:

-Kontratuaren Xedea: aipatutako lanak kontratatzea.

-Tramitazioa: presakoa.

-Adjudikatzeko prozedura: irekia.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

-Aurrekontua: 205.000 euro.

-Exekuzio epea: 2002ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.

-Sailkapenaren baldintzak: III. taldea, 6. azpitaldea, B kategoria.

-Proposamenen aurkezpena: 2001eko abenduaren 20ko 14:30ak arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.

-Klausulen pleguak: Nafarroako Gobernuko Protokolo Atalean (Karlos III.a etorbidea, 2-1. solairua, Iruña) bulego egun-orduetan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2001eko abenduaren 28ko 9:00etan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Komunikazio Zerbitzuaren bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zortzian.-Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: a0112440