148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasun higiezinen gaineko bahitura eginbidearen jakinarazpenak.

Ezin izan da jakinarazi 2001eko ekainaren 20ko bahitura eginbidea, geroago azaltzen dena, Posta Zerbitzuaren bidez 2001eko uztailaren 16an eta abuztuaren 20an jakinarazten saiatu arren, agiria itzuli egin baitzen; banaketako langileak ondoko ohar hau jarri zuen: "ezezaguna". Hori guztia espedientean ageri da. Hortaz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Ultzamako Udaletxeko iragarki oholean argitara eman da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

"BAHITURA EGINBIDEA: Dirubilketaren Erregelamendu Orokorrari jarraikiz, jakinarazi zaizkio zordunari premiamenduzko espediente administratiboaren bidez kobratu nahi diren zorrak, ez baitira ordaindu, espediente horretan emandako Probidentziak agindu bezala. Bahitutzat jotzen ditut ondoren azaltzen diren ondasun higiezinak, aipaturiko zor eta kontzeptuengatik:

a) Zorduna: Comercial Los Valles Alyma, S.A. N.I.F./D.N.I.: A31138043. Helbidea: Elordi industrialdea, Iraizotzen (Nafarroa).

b) Erreferentzia: 14.323/CM espedientea.

c) Zorrak: 7.266.527 pezeta (43.672,71 euro), gehi 1.453.382 pezeta (8.735 euro), behin-behineko korrituetarako kalkulatuak, eta 415.965 pezeta (2.500), prozeduraren kostuetarako.

d) Kontzeptuak: BEZa, 1998ko 4. hiruhilekoa; BEZa, 1999ko 2. eta 3. hiruhilekoak; 1998ko Sozietateen gaineko zerga (Erreferentziak: 7148079-0, 7148080-3, 7148081-1 eta 7435644-5).

e) Bahituriko ondasun higiezinak:

Deskripzioa: Erregistrokoa: Bakarra: 5.031 finka; Iruñeko 3. Jabetza Erregistroaren 3.100 liburukia, 68. liburua, 149. orria. Hiri-finka: pentsuak fabrikatzeko biltegia, bere lurrak eta guzti, Iraizozko udalerrian, Ultzama Ibarreko industrialdean. Biltegiak errektangelu forma dauka; hogeita hamar metro luze bider hamabost metro zabal: guztira laurehun eta berrogeita hamar metro koadro. Titulartasuna: Los Valles Alyma S.A.ren izenean dago, lurra erositako moduan eta biltegia obra berri moduan. Bahituraren behin-behineko idaztoharra eginen da Jabetza Erregistroan, Nafarroako Foru Komunitatearen alde. Dirubilketaren Erregelamendu Orokorreko 124.2 artikuluari jarraikiz, jakinaraz bekie eginbide hau zordunari eta ezkontideari, hirugarren edukitzaileei eta hartzekodun hipotekarioei; Erregelamendu bereko 125.2 artikuluari jarraikiz, luza bekio dagokion manamendua erregistratzaile jaunari, egin bitez beharrezkoak diren jarduketak eta igor bekio espediente hau, dagokion unean, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontseilariari, bahituriko ondasunen besterentzea baimen dezan."

Oharra: Dirubilketaren Erregelamendu Orokorreko 103.3 artikuluari jarraikiz, aditzera ematen zaio zordunari ireki zaion espedientean agertu behar duela, berak edo bere ordezkariak; iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi egunen buruan interesatua agertu ez bada, prozedura amaitu arteko eginbide guztiak jakinarazitzat joko dira, agertzeko duen eskubidea galarazi gabe.

Errekurtsoak: dirubilketako egintzen kontra, berraztertze errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko buruari zuzendurik, edo erreklamazio ekonomiko-administratiboa, epe berean, Nafarroako Gobernuari zuzendurik (Tributu arloko Txosten eta Ebazpen Organoari zuzendurik).

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamaseian.-Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: A0110972