148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 3ko 316/2001 Foru Aginduaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"316/2001 FORU AGINDUA, 2001eko urriaren 3koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, administrazio organo beraren maiatzaren 4ko 91/2001 Foru Agindua baliogabetzen duena; haren bidez, zehapena ezarri zitzaion José Lavea López jaunari, Doneztebeko N-121-A errepideko 56. kilometroan "Bar Camino Rojo" izeneko establezimenduaren titularra baitzen, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hausteagatik.

Guardia Zibilak, uztailaren 31n, "Bar Camino Rojo" ostatuaren kontra salaketa jarri zuen, erreklamazio orririk ez edukitzeagatik.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 11n emandako 185/2000 Foru Aginduaren bidez, José Lavea López jaunaren kontrako zehapen prozedurari hasiera eman zitzaion, ustez ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hausteagatik.

Ezinezkoa izan zenez foru agindu hori pertsonalki jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluak agintzen zuen bezala, Irungo Udalaren iragarkien oholean eta 2000ko irailaren 27ko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz jakinarazi zitzaion.

Zehapen espedientea hasteko Foru Agindua jakinarazi ondoren, salatuak horretarako epean alegaziorik aurkeztu ez zuenez, espedientearen instruktoreak ebazpen proposamena eman zuen 2001eko otsailaren 1ean eta bertan adierazi José Lavea López jaunari, "Bar Camino Rojo" izeneko establezimenduaren titularra baita, 100.000 pezetako zehapena ezartzea proposatzen zuela, frogatutzat jotako gertaera horiek ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 8.2.d) artikuluan ezarritakoaren aurkako arau-hausteak direlako eta larritzat jotzen, aipatu Foru Legearen 23.10 artikuluaren arabera.

Ebazpen proposamena zuzenean jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara eman da Irungo Udaleko ediktu oholean eta 2001eko apirilaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (41. zk.).

Administrazio Publikoen zehapen ahalmenaren erabilpena arautzeko Erregelamendua onetsi zuen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 19. artikuluan ezarritako epea iraganik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak maiatzaren 4ko 91/2001 foru Agindua eman zuen; haren bitartez, 100.000 pezetako zehapena ezarri zitzaion José Lavea López jaunari, "Bar Camino Rojo" izeneko establezimenduaren titularra baitzen, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen legearen aurkako arau-hauste bat egiteagatik.

Foru Agindu hori pertsonalki jakinaraztea ezinezkoa izan zenez, Irungo Udaleko ediktuen oholean eta 2001eko ekainaren 18ko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluan ezarritako epea iraganik espedienteak zehapena ezartzeko foru agindua aurkatu gabe, akats bat antzeman dugu espedientatuaren identifikazioan; akats hori argi eta garbi dago espedienteko agiri guztietan; akats hori dela eta, prozedura osoan zehar eginiko jakinarazpenak akastunak izan dira.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.1 artikuluak ezartzen du administrazio publikoek, edozein unetan, baliogabetu ahal izanen dituztela beren zerga-egintza edo norbaiten kalterako diren egintza guztiak, baldin eta baliogabetze hori ez bada legeek baimentzen ez zuten dispentsa edo salbuespena, edo berdintasunaren printzipioaren, interes publikoaren edo antolamendu juridikoaren aurkakoa ez bada. Kontuan hartu da, gainera, kasu honetan baliogabetzeko ahalmena erabiltzea bideratzen duten baldintza guztiak betetzen direla.

Indarreko arauek esleitu dizkidaten eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Baliogabetzea eta, horrenbestez, indarrik gabe uztea Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren maiatzaren 4ko 91/2001 Foru Agindua; haren bidez, zehapena ezarri zitzaion José Lavea López jaunari, Doneztebeko N-121-A errepideko 56. kilometroan "Bar Camino Rojo" izeneko establezimenduaren titularra baitzen, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hausteagatik.

2. Foru Agindu hau jakinaraztea Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta José Lavea López jaunari, eta ohartaraztea Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin."

Iragarkiaren kodea: A0110971