148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1325/2001 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Fisika Sailerako bereizmen handiko espektrometro optikoa erosteko gastua baimendu eta espedienteari hasiera ematen diona

1.-Adjudikatzailea:

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea bideratzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.

c) Espediente zenbakia: C0028/01

2.-Kontratuaren helburua.

Helburuaren deskribapena: bereizmen handiko espektrometro optikoa.

3.-Bideratzea, prozedura eta adjudikatzeko modua.

Lehiaketa publiko irekia.

4.-Lizitazioko hasierako aurrekontua.

6.800.000 pezeta (40.868,82 euro).

5.-Agiriak eta argibideak eskuratzeko.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko harrera-tokia.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)

c) Telefonoa: (948) 169016

d) Telefaxa: (948) 169661

6.-Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: hogeita seigarren egun naturaleko 14:30ak arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza Administratibo eta Teknikoen orrian ageri direnak.

c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina.

Arrsosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)

7.-Eskaintza ekonomikoak irekitzea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar gela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 -Iruña (Nafarroa).

c) Eskaintza ekonomikoak zer egunetan, ordutan eta tokitan irekiko diren, Errektoretzako iragarki-oholean jakinaraziko da, gutxienez ireki baino 48 ordu lehenago. Lehen esandako kontua egin eta gero gertatzen bada plikak publikoki irekitzea larunbatez ireki behar izatea, ondorengo astelehenean egingo da.

8.-Iragarki gastuak.

Egin beharreko iragarkiak, bai ofizialak baita egunkarietakoak ere, adjudikatzailearen kontura izango dira.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian.-Erektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0112310