147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2001eko urriaren 8an emandako Ebazpenarena. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Geodesia eta Kartografiako ingeniari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Ebazpen horretan, 2001eko azaroaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (144. zk.) argitaratu baitzen, izandako akatsaz oharturik, ondoan heldu da behar den zuzenketa:

9415. orrialdean, bigarren zutabean, 3.3. idatz-zatian, "2.995 pezeta" dioen tokian "4.160 pezeta" erran behar du.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zortzian.-Langileriaren Hautapen eta Araubidearen Ataleko burua, Carlos Sarasíbar Subiza.

Iragarkiaren kodea: a0112405