147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Ordenantza fiskaletako aldaketak behin betikoz onetsirik

Herriko Etxeko iragarki oholean eta, urriaren 12an, 2001eko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean paratutako ediktuen bidez iragarri zen ordenantza fiskal batzuetako aldaketen hasierako onespena.

Hogeita hamar egunean jendaurrean egonda, inork ez du haien kontrako alegazio bakar bat ere aurkeztu.

Horiek horrela, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluko 1 eta 3. ataletan ezartzen denaren arabera, aipaturiko aldaketak behin betikoz onetsirik gelditu dira.

Horrenbertzez, bidezko da orain 2002ko tarifen zerrenda argitaratzea.

2002ko tarifen zerrenda

Zenbatekoak eurotan ematen dira, eta jarraian eta parentesi artean, pezetatan ere.

1.-Agiriak luzatu eta tramitatzeko.

1.-Fotokopiak.

a) DIN-A4 neurrikoak: 0,10 euro bakoitzetik (17 pezeta).

b) DIN-A3 neurrikoak: 0,15 euro bakoitzetik (25 pezeta).

2.-Ziurtagiriak.

a) Ziurtagiri arruntak: 0,80 euro bakoitzetik (133 pezeta).

b) Ziurtagiriak, Udal Agiritegian kontsulta egin behar baldin bada: 4 euro bakoitzetik (666 pezeta).

c) Konpultsak: 0,70 euro bakoitzetik (116 pezeta).

3.-Faxa erabiltzea.

a) Probintzia barrenean bidaltzeko: 0,70 euro (116 pezeta).

b) Probintziatik kanpora bidaltzeko: euro 1 (166 pezeta).

4.-Arma txartela tramitatzea.

Txartel bakoitzetik 16,70 euro (2.836 pezeta).

5.$Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta edo baja egiten den bakoitzean tramitazioa egitea: 3,30 euro (549 pezeta).

6.$Lurzatien zedulak:

Unitate bakoitzetik: 1,85 euro (307 pezeta).

2.-Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduerak eskualdatzeko lizentziak.

1.2. 700 metro karratutik goitiko lokalak:

Jarduteko lizentzia: 1,20 euro/metro karratua (200 pezeta).

Irekitzeko lizentzia: 0,80 euro/metro karratua (133 pezeta).

III. Epigrafea.-Irekitzeko lizentzia aldatzeko espediente bakoitzetik 67,18 euro ordaindu beharko dira (11.178 pezeta).

3.-Mendiko pistak eta herribideak erabiltzeko eskubideak eta

tasak.

0,90 euro (150 pezeta) metro kubiko bakoitzetik, zura pasatzeko bada.

0,90 euro (150 pezeta) tona bakoitzetik, eraikuntzako materialak eta makineria astuna pasatzeko bada.

4.-Ur hornidura.

Hornidura zerbitzua eskura izan eta mantentze lanengatik: 1,95 euro (324 pezeta).

Etxeko erabilera. 40 metro kubiko bitarte: 5,15 euro (857 pezeta). Hortik goitiko metro kubiko bakoitzetik, 0,21 euro (35 pezeta).

Erabilera industrialerako eta ureztatzeko: 0,27 euro/metro kubikoa (45 pezeta).

Etxeko erabilerarako hartunea: 67,20 euro (11.181 pezeta).

Erabilera industrialerako hartunea: 167,90 euro (27.936 pezeta).

Behin-behineko lotunea, ura kontsumitzeko: 32,50 euro (5.408 pezeta).

5.-Udalaren kirol instalazioen erabilera

Igerilekuak.

Denboraldi osorako abonoa: 26,90 euro (4.476 pezeta) 18 urtetik goitikoentzat; 14,80 euro (2.463 pezeta) 11-18 urtekoentzat; 10 euro (1.666 pezeta) 4-10 urtekoentzat.

Denbora puska baterako abonoak:

18 urtetik goitikoentzat: 17,75 euro (2.953 pezeta), uztailaren 15etik irailaren 15era eta 9 euro (1.497 pezeta), abuztuaren 15etik irailaren 15era.

11-18 urtekoentzat: 9,75 euro (1.622 pezeta), uztailaren 15etik irailaren 15era eta 5,05 euro (840 pezeta), abuztuaren 15etik irailaren 15era.

4-10 urtekoentzat: 6,7 euro (1.115 pezeta), uztailaren 15etik irailaren 15era eta 3,40 euro (566 pezeta), abuztuaren 15etik irailaren 15era.

Eguneko abonoa: 2,70 euro (449 pezeta) 18 urtetik goitikoentzat, 1,50 euro (250 pezeta) 11-18 urtekoentzat eta 1,10 euro (183 pezeta) 4-10 urtekoentzat.

Frontoia.

Erabilera-ordu bakoitzetik: 3,40 euro (566 pezeta).

Argi guztiak piztea: 3,40 euro (566 pezeta).

Argien erdiak piztea: 2,40 euro (399 pezeta).

Argien herenak piztea: 1,45 euro (241 pezeta).

Futbol zelaia.

Erabilera-ordu bakoitzetik: 20 euro (3.327 pezeta).

Argiak, ordu bakoitzetik (erabiltzen diren fokuen arabera):

28: 20 euro (3.327 pezeta); 16: 11,45 euro (1.905 pezeta); 12: 8,70 euro (1.448 pezeta).

Zazpiko futbola: 14: 10 euro (1.666 pezeta); 8: 5,7 euro (948 pezeta); 6: 4,40 euro (732 pezeta).

Iragarkietarako hesiak: 33,60 euro, metro lineal eta urte bakoitzetik (5.590 pezeta).

6.-Eremu publikoko eta herrilurretako zoruan, hegalkinean eta zorupean aprobetxamendu bereziak egitea.

Toki finkorik gabeko saltokia: 3,70 euro (616 pezeta) saltoki eta egun bakoitzetik, gehi 0,75 euro (125 pezeta) saltokiaren luzera-metro bakoitzetik.

Sanferminetan, ferietan eta inauterietan: 10 euro (1.666 pezeta) saltokiaren metro lineal bakoitzetik. Karabana, atoi edo zabalera antzekoa duten saltokiak: 23,55 euro/metro karratua (3.918 pezeta). Bi kasuetan ordainketa horrek balioko du bestak irauten duen denbora guztirako.

Besta eta ferietako barrakak: 23,55 euro (3.918 pezeta) okupatzen den metro karratu bakoitzetik. Ordainketa horrek balioko du bestak irauten duen denbora guztirako.

Erregai deposituak: 3,75 euro (624 pezeta) urtean, okupatzen den metro karratua bakoitzetik. Haiek hornitzeko hodien kasuan, 0,75 euro (125 pezeta) ordaindu beharko dira urtean okupatzen duten metro lineal bakoitzetik.

7.-Udal hilerriko kontzesioak.

Hiru tokiko panteoia: 2.854,15 euro (474.890 pezeta).

Hobia: 669,40 euro (111.379 pezeta).

8.-Musika eskola

Matrikula:

Inskripzioa Eskolan: 31 euro (5.167 pezeta).

Ikasgai bakoitzetik: 8,30 euro (1.381 pezeta).

Hileko kuotak (urritik ekainera):

Musika hastapena (1.a eta 2.a): 13,50 euro (2.246 pezeta).

Musika hizkuntza (1.etik 6.era, biak barne): 13,50 euro (2.246 pezeta).

Musika tresna (1.etik 6.era): 20 euro (3.328 pezeta).

Abesbatza + musika tresna taldea: 11 euro (1.830 pezeta).

Abesbatza edo musika tresna taldea: 5,60 euro (932 pezeta).

Helduentzako tailerra + tresna: 21,90 euro (3.644 pezeta).

Gradu ertaina (hileko kuotak, urritik ekainera):

Musika tresna: 30 euro (4.992 pezeta).

Harmonia: 30 euro (4.992 pezeta).

Ganberako musika: 30 euro (4.992 pezeta).

9.-Larreetarako eta lantzeko herrilurrak aprobetxatzeko saria.

Hektarea eta urte bakoitzetik: 44,50 euro (7.404 pezeta).

Ardi aziendako buru bakoitzetik: 0,15 euro (25 pezeta).

Behi edo zaldi aziendako buru bakoitzetik: 1,10 euro (183 pezeta).

10.-Ehiza barrutiko luxuzko gastuen gaineko zerga.

Zerga tasa ehuneko 18 izanen da.

11.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

Gutienez ere ordaindu beharreko tarifa, obra lizentzia eskatzen den aldiro, 20 euro izanen da (3.328 pezeta).

Lesakan, bi mila eta bateko azaroaren hemeretzian. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A0112097