146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1339/2001 FORU AGINDUA, azaroaren 9koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Galarko udalerriko "Comarca-2" industrialdea urbanizatzeko proiektua, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, irailaren 7ko 1033/2001 Foru Aginduaren bidez, Galarko udalerriko "Comarca-2" industrialdea urbanizatzeko proiektua, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua, behin- behinean onetsi zuen.

Foru Agindu hori 2001eko 119. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 1ean. Urbanizazio proiektua hamabost egunez jendaurrean jarri zen. Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamendu eta Etxibizitza Zerbitzuaren adostasun txostena ikusirik eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Galarko udalerriko "Comarca-2" industrialdea urbanizatzeko proiektua, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Urbanizazio proiektuaren kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi- errekurtsoa jartzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari, Galarko Udalari eta Sociedad Navarra de Suelo Industrial S.A.ri jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0111975