146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G A N T Z I

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunetan, ondotik zehazten diren instalazioen gaineko espedientea, eta epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak onartzen direla.

Eskatzailea: Igantziko Udala. Jarduera: "La Villa" ostatu jatetxea legeztatzea. Tokia: Unanua auzoa.

Igantzin, bi mila eta bateko azaroaren bortzean. Alkatea, Eduardo Miguelena Legasa.

Iragarkiaren kodea: A0112019