I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1571/2001 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Nefrologia Zerbitzurako dialisirako hiru monitore erosteko gastua egiteko baimena ematen duena (OB28/2001 lehiaketa).
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Bideko Ama Birjina Ospitaleko Nefrologia Zerbitzurako dialisirako hiru monitore erosteko.
Kontratuaren xedea: Bideko Ama Birjina Ospitaleko Nefrologia Zerbitzurako dialisirako hiru monitore erostea.
Adjudikatzeko modua: presako espedientea, lehiaketa, prozedura irekia.
Aurrekontua: 8.550.000 pezeta, 51.386,53 euro.
Behin-behineko bermea: ez da beharrezkoa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguan ageri dena.
Proposamenak aurkezteko epea: iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hamahiru egun natural, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).
Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: epea bukatu eta handik zortzi egunera, eguerdiko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, 31008, Iruña).
Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude interneteko http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbidean eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, 948-428800 telefonoa, 948-428894 faxa).
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabostean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0112136