146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

K A S E D A

Pinuen oihan-enkantea, ehuneko hamarreko beherapenarekin

Urriaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri zen enkante publikoa eman gabe geratu denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 143. artikuluarekin bat, Udal honek beste enkante bat argitaratzeari ekiten dio; beraz, honako lote honen enkantea eginen da, hasierako tasak ehuneko 10 beheraturik:

Lote bakarra.-Bartullo alderdian, 6.579 larizio pinu, 1.599,47 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa 5.574.553 pezetakoa da.

Proposamenak gutunazal itxietan aurkeztuko dira Udaleko idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen; ondoren, plikak irekiko dira. Proposamenek ondoko agiriak bilduko dituzte:

1.-Proposamen ekonomikoa, bukaeran erantsitako ereduari jarraikiz.

2.-Udaleko diruzaintzan behin-behineko fidantza gisa % 3 sartu izanaren ordezkagiria.

3.-Enpresaren sailkapen agiria.

4.-Tributu-betebeharrak ordainduta dituela frogatzen duen Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria.

Baldintza tekniko eta ekonomikoen plegua interesatuen eskura dago Udaleko idazkaritzan.

Kasedan, bi mila eta bateko azaroaren hamabostean. Alkatea, Jesús Esparza.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena:................, herria: ............., kalea: ........, N.A.N. zenbakia: ....... Kasedako Udalak Bartullo alderdian dagoen 6.579 larizio pinuz osatutako lote bat (1.599,47 metro kubiko) saltzeko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren berri izan dut eta hargatik ........... (letratan eta zenbakitan) .......... pezeta, eskaintzen ditut. Halaber, enkanterako onetsitako baldintzen plegua onartzen dut.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0111997